Bitoriano Gandiaga nació en Mendata (Bizkaia) en 1928 y murió en Aránzazu (Gipuzkoa) en 2001. HEGAZTIENTZAT PAUSARRI Hegaztientzat pausarri, arrainentzako uharri, hegaztientzat pausarri; ai ninduke lur maiteak zerbaitetan lagungarri. Maite dut eta banabil maitea nola zerbitu; urteak zehar lora ta –maite dut eta banabil– ipuinak dizkiot bildu. Giroak landu egurrik ekarri diot menditik; uren oldeak luzaro mizkatu hibai-harririk, giroak landu egurrik. Nekatzeraino ihardun dut atsegin eta dolore; nekatzeraino ihardun dut, ukabilak erabili ditut maitearen alde. Maitearen amorez naiz aritu kalerik kale, herriaren amorez naiz; jadetsi diot hiriko zenbait oroigailu ere. Badakit aski ez dena, besterik behar duena, badakit huskeri dena; semearen falta baita nire maitearen pena. Bihotzean haurra eta haurrik esnatu ezina; bihotzean haurra eta, gizalditakoa dela Euskal Herriaren mina . PIEDRA EN QUE SE POSAN LAS AVES Piedra en que se posan la...
Grupo de traducción de poesía del español y al español creado y coordinado por CARLOS VITALE